Doke eta golf txapelketak, zapatuan, San Andresen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko uztailaren 18a

Foruen tabernan elkartzen diren lagunarte bati okurritu zitzaion iaz auzoari bizitasuna emateko helburuarekin, golf txapelketa antolatzea; pentsatu eta egin, 53 lagun elkartu ziren golfaren aitzakian egun pasa polita eginaz. Iazkoarekin gustora, uztailaren 21erako, zapaturako, egin dute Foruengo 19. Zuloa txapelketarren bigarren hitzordua (17:00) eta goizerako, berriz, dokean jokatzeko proposamena egin dute 11:00etan. Txapelketaz gainera, marmitako bazkaria ere izango da; Foruen tabernan daude txartelak salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak