Bertaratzen direnek aurrez aurre ikusi ahalko dituzte gonbidatu "bereziak" eta eurekin argazkiak egin. 23:00etan da hitzordua.
Telecinco katean Emma Garciak aurkezten duen 'Mujeres y hombres y viceversa' saioan "tronista" izandakoak dira hirurak.
Iturriotz kaleko Ederra tabernara etorriko dira, zapatu honetan eta hurrengoan. Oraingoan, hilak 21, Alberto Santana egongo da bertan; sarrera 12 euro ordaindu beharko da leihatilan (edari bat barne), eta 10 euro aurrez. Datorren zapatuan, hilak 28, Marina eta Angel izango dira gonbidatuak; egun horretako sarrerek 17 euro balioko dute leihatilan (edari bat barne), eta 15 euro aurrez.
Bertaratzen direnek aurrez aurre ikusi ahalko dituzte gonbidatu "bereziak" eta eurekin argazkiak egin. 23:00etan da hitzordua.
Telecinco katean Emma Garciak aurkezten duen 'Mujeres y hombres y viceversa' saioan "tronista" izandakoak dira hirurak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.