Azken bost urteetan gobernuak hartutako neurriek krisia areagotu egin dutela adierazi du Euskal Herriko gune nazionala osatzen duten sindikatu, gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte mugimenduek. LAB sindikatuko Jose Ramon Kortabarriak gobernuen kudeaketa txarrak egoera honetara eraman gaituela adierazi du eta, orain, langileei eskubideak murriztuz krisi honetatik ez garela irtengo esan du.
ELA Sindikatuko Aitor Iturainek erakunde publikoei gobernuaren murrizketei uko egin eta langileriaren kontra ez egiteko eskatu du.
Euskal Herriko gune nazionalak biharko elkarretaraztea deitu du Bergarako eta Arrasateko herriko plazetan. Arratsaldeko 19:00tan burrunbadan parte hartzeko deialdia egin du.