Elkarretaratzea Arrasaten AHTko obretan izandako heriotza salatzeko

Txomin Madina Milikua 2012ko uztailaren 16a

LAB, ELA, EHNE, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuek deituta, elkarretataratzea egin dute gaur goizean, joan den astean AHTaren lanetan hildako langilearen heriotzaren harira. Sindikatuetatik esan dute behin baino gehiagotan salatu dutela lan hauetan ez dela lan hitzarmena betetzen.

Arrasaten, herriko plazan egin dute  joan den egunenean AHTko lanetan jazotako 55 urteko langilearen heriotza salatzeko LAB, ELA, EHNE, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuek deituta duten elkarretaratzea.  Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea leloa zeraman pankarta erakutsi dute bertan batu direnek.

Sindikatuetatik esan dutenez, eurek behin baino gehiagotan salatu Abiadura Handiko Trenaren lanetan ez direla lan-hitzarmenean jasotako baldintzak betetzen. Azaldu dutenez, hitzartutakoa baino lan ordu gehiago izaten dituzte, eta honek, azkenean, joan den astekoa bezalako istripuak gertatzea dakar. Gaineratu dute erakundeek badakitela lan hitzarmena ez dela betetzen, baina ez dutela jendaurrean onartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak