Hasiberriak diren arren, lasai asko esan daiteke Zerrajerako jaiak errotu direla dagoeneko. Hori argi geratu zen egubakoitzean; aurten bigarren urtez ospatu dira festak eta egun osoan zehar jai giroa izan zen nagusi plazan. Haur zein helduek ederto pasa zuten, egitarauak ez zuen-eta aspertzeko astirik utzi: haur zein helduendako jolasak, puzgarriak, kiliki eta erraldoi txikiak, boloa, afaria –100 lagun inguru elkartu ziren–, dantzaldia... Geroago eta gutxiago falta da datorren urterako!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.