Ohiko melodia eta erritmoekin apurtzen dute, melodiaren dekonstrukzioak eginez. Baxi-k, taldeko abeslariak eta gitarra jotzaileak, Iker Barandiarani eskainitako elkarrizketa batean, Nor da Jupiter Jon? galderari, "Lunatiko xamarra izan daitekeen edonor" erantzuna irakurri diogu jakinguran.
Pleistozenoko astelehenak diskoak batzen dituen kantu gehienak instrumentalak diren arren, letrek badute pisua eta nola ez garrantzia. Kantu bakoitzak gai propioa du eta izenburuetan laburtzen dutela ideia nagusia dio laukote irundarrak. Nabarmentzekoa ere Aida bateria-jotzailea, beste behin bikain bere kolpe bereziarekin.
Kraut, post punk, abesti txinatar eta balkanetako doinuak nahasten dituen proiektuari, 2011ko neguan ekin zioten orduan atera zuten lehen diskoarekin. Errege anfibioa-ren goxotasun eztia, psikodelia ukituaz jantzitakoa edota Jon Felix Boeing kantuaren kolpe aldaketak dira zuzenekoaren zertzeladaren adierazle.
Bukaera borobila eman zioten Mikel Laboa omenduz Txinaurriak diskorako egindako Kirru abestiaren instrumentalarekin. Gogoan izan zuten ere Swell maps taldeko Nikki Sudden handia.