Udalekuetako helmuga Covadonga zuten, baina etxera eguaztenean helduko dira. Bihar, astelehena, atseden hartuko dute eta martitzenean piraguan ibiltzera joango dira. Eguaztenean Arrasateko itzuliko dira, autobusez.
Zazpi etapatan 35o kilometro egin ostean, Arimendi Ikastolako Ibiltari udalekuko kideak Covadongara (Asturias) heldu dira. "Ondo gaude. Inor ez da kamioian igo eta ez dugu matxurarik izan", esan digu Urtzi Amianok. 28 ikasle eta zazpi begiralek egin dute ibilaldia. Uztailaren 9an irten ziren Arrasatetik.
Udalekuetako helmuga Covadonga zuten, baina etxera eguaztenean helduko dira. Bihar, astelehena, atseden hartuko dute eta martitzenean piraguan ibiltzera joango dira. Eguaztenean Arrasateko itzuliko dira, autobusez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.