Jai giroa eta paella bazkaria Arrasateko Santamainako jaietan

Aketz Zubia 2012ko uzt. 14a, 19:19

Atzo, uztailak 13, eman zioten hasiera Santa Marina auzoko jaiei. Gaztetxoenek txokolatadaz gozatu ahal izan zuten atzo eta banderaren igoera ere ospatu zuten auzotarrek. Gaur, zapatua, paella bazkaria prestatu dute auzotarrentzako Makatzenako frontoian. Goizean txarangak auzoko kaleak girotu dituzte eta ondoren 70 lagun inguru bildu dira bazkarirako. Giro atsegina izan da eta eguraldia ere lagun izan dute. Arratsalderako jaiarekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute bertaratutakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak