'H,o2topoz' barik...aurrera

Mireia Bikuña 2012ko uztailaren 16a

Iñaki Mata antzuolarrak gurpil-aulkien mundura gertutatu zituen herritarrak. Musikarekin, jolasekin eta dantzekin gurpil-aulkia objektu ederra dela erakutsi zuen Arrasateko Seber Altuben egindako emanaldian. Proposamen bisula eta olerki irudian oinarritutakoa. Hizkuntza bako ikuskizunean, mugimendua da protagonista. Gurpil-aulkiaren mugimendua. Begoña Martinen koreografiak sentiberatasun handia dauka.

Aurretik, Matak berak egindako Barreras ikuskizunean oinarrituta sortu zuen H,o2topoz. Rosarion (Argentina) egindako emanaldietako batean, harekin egon ziren eszenatokian 100 bat gurpil-aulki. "Hizkuntza mota bat zela konturatu nintzen. Nahi duzuna kontatzeko balio duena. Gurpil-aulkia objektu polita dela uste dut. Ikusle bakoitzak interpretazio ezberdinak egingo ditu. Begi  guztiek ez dute berdin begiratzen", esan zigun emanaldiaren bukaeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak