Arrasatetik Zaballara

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 13a

Kandela gaua deitu dute gaur –egubakoitza– iluntzetik bihar –zapatua– goizera, Zaballako espetxe aurrean, gaixo dauden presoen alde, eta ekimenarekin bat egin du arrasatear talde batek; dozena erdi lagun Arbolapetan batu dira 19:00etan, Arabako kartzelarako bidea hartzeko. Gaixotasun larriak dituzten 14 euskal preso politiko daude uneotan espetxeratuta eta Arrasateko Josu Uribetxeberria da horietako bat. Elkartasuna adieraztea eta gaia gizarteratzea dira ekimenaren helburuak eta bihar 11:00etan emango diote amaiera elkarretaratze batekin; 10:00etarako egina dute hitzordua berriz ere Arbolapetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak