Atzo, eguena, Gesalibarko obretan gertutako lan-istripua gaitzesteko oharra bidali du Arrasateko Udalak. Dio "mota horretako azpiegitura erraldoietan lan baldintza eskasak" direla halakoen "eragile". Enpresei dei berezia egin gura diete "lan segurtasun eta osasunari buruzko araudia zorrotz bete eta betearaz" dezaten. "Elkartasuna eta doluminak" adierazi nahi dizkiete langilearen senideei. Eta istripua salatzeko mobilizaziotan parte hartzeko dei egiten diete "herritar guztiei".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.