

Gaur ospatuko dituzte Zerrajerako jaiak. 2010ean hasi zen dena, auzotar batzuen ekimenez. Egun bateko ospakizuna da eta jaien bereizgarri da haurrak mozorrotuta eta helduak edozein txapelekin irten behar direl. Auzo afarirako 100 lagun inguru espero dituzte –katering enpresa bat arduratuko da janariaz– eta eguna borobiltzeko dantzaldia izango dute. Antolatzaileek jakinarazi dute hainbat sorpresa izango direla.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.