Zabor biltegiak eta frankismoaren krimenak, besteak beste, gaurko osokoan

Ubane Madera 2012ko uztailaren 17a

Harrobi eta meategiak estabilizatutako zabor fardoen biltegi kontrolatu gisa ez erabiltzeko aldarrikapena aurkeztuko du EAJren Udal taldeak gaurko osokoan. Horrekin batera, Bildu eta Aralar Udal taldeek frankismoaren krimenen aurkako kereilarako euskal plataformari buruzko mozioa aurkeztuko dute. Osokoa gaur da, 18:00etan. 

EAJren mozioari dagokionez, aldarrikatzen duena da "Arrasateko harrobiak eta meategiak, materiala ateratzeko jarduna izan ala ez, estabilizatutako zabor-fardoen biltegi kontrolatu gisa ez erabiltzeko". Eta gura duena da udalerriko harrobi eta meategiak "barneratu nahiko lituzkeen Lurraldeko Plan Sektorìalari dagozkion alegazio guztiak egiteko prestatu, Arrasaten hondakinen isurketa eta Iurperaketa ekiditzea" lortzeko. 

Zabortegien ordez

Juan Karlos Garitano zinegotziak eskatzen du hori EAJren izenean, hain zuzen ere, “degradatutako guneak berritu eta berreskuratzeko estabiìizatutako zabor- fardoen biltegì kontrolatuak” sortzea planteatzen zuen dokumentuaren harira. Gogora ekartzen du dokumentu hura Batzar Nagusietan aurkeztu zutela, "2014rako ixtea aurreikusten diren gaur egungo zabortegiak ordezkatzeko eta Gipuzkoako hiri-hondakin solidoen kudeaketa-sisternaren amaiera gisa".

Azpimarratzen du, halaber, gaur egungo zabortegiak "betelana eginez" itxi nahi dituztela, hain zuzen ere "Gipuzkoan dauden harrobi eta meategiak hondakindegi berri bihurtuz. Bartzelonako Cerdanyola del- Vallés herritik "inportatutako" esperientzia zeinak gizartearen eta talde ekologisten aldetiko arbuio argi eta garbia izan zuen eta duen gaur egun". 

EAJren mozioak, gainera, San Josepeko harrobia aipatzen du, 

Mozioa osoa hemen. 

Frankismoaren krimenak

Frankismoaren krimenen aurkako kereilari dagokionez, Francoren altxamendua "legez eratutako Errepublikaren eta Espainiako, Euskal Herriko eta Kataluniako gobernuen" aurkakoa izan zela aldarrikatu ondoren, salatzen du "ondorengo diktadurak odolez eta suz zanpatu baitzituen Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako askatasunaren, justizia sozialaren eta  eskubide nazionalen aldeko disidentzia eta borroka zantzu guztiak".

Justizia eskaera

Horrekin batera, dio oligarkia eta Eliza Katolikoaren hierarkia erregimen faxistaren alde jarri zirela, Amnistia Legeak "frankisten zigorgabetasuna eskaini" zuela eta ez zituela "garbitu Diktaduraren aparatu juridiko eta hertsatzaileak", "egindako gehiegikeria guztien arduradunekin justizia egiteko exijitzen du eta besteak beste, azpimarratzen du "nazioarteko araudian gizateriaren aurkako krimen moduan kalifikatutako delituen egileerk izan duten eta duten zigorgabetasuna eta genozidioaren biktimek bizi duten babesgabezia egoera". 

Mozio osoa hemen.

Taxi-bus zerbitzua

Mozioez gainera, baina, bestelako gaiak ere izango ditu mahai gainean udalbatzarrak. Adibidez, Garagartza-Gesalibar ingururako taxi-bus zerbitzua luzatzeko proposamena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak