Oinarri sendoa duela erakutsita, forma hartzen hastea falta zaio azoka berriari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 11

Lehen fasea amaitutzat eman du GUreztatu Arrasateko azoka birpentsatzeko ekimenak. Gaur aurkeztu dituzte parte-hartze prozesu horren lehen faseko emaitzak. Prozesuan modu aktiboan parte hartu duten herritar eta eragileez gain, Udaleko ordezkariak –Bildu eta EAJko zinegotziak, tartean– ere gertutik jarraitu dituzte ekimenaren ondorioak. ALBISTE BARRUAN EMAITZEN LABURPENA IKUSGAI

Udal azoka kanpoan hasi da saioa baina lehen sektorearen lantaldeak ondorioak aurkeztu eta berehala euria hasi eta azoka barruan jarraitu behar izan dute. Hala, ekimenaren lehen fasean parte hartu duten lau lantaldeek ondorioak eta proposamenak aurkeztu dituzte, banan-banan. Hau da, nekazaritza, jolasa, herrigintzako plaza eta kontsumo arduratsua eta produktu eraldatuak izan dituzte hizpide. Makina bat ondorioen artean, azoka berrian baserritarrendako lekua erdigunean kokatzea aurreikusten da, "sartu eta lehendabiziko gunea" izan dadin.

Azpi-prozesuak ere berbagai

Lantaldeen ostean, etorkinak eta haurrak abiapuntu dituzten azpi-prozesuen ondorioak ere azaldu dituzte. Munduko azoketatik berdura plazara lelopean elkarlanean aritu diren Ekin elkartea eta etorkinekin izandako esperientzia trukatu dute, eta baita haurren iritzia jasotzeko Umeen begiradaz azoka berria eraikiz lelopean lankidetzan aritu diren Txatxilipurdi elkartea, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateko ikasleak, Herri Eskola eta Arizmendi ikastetxeak eta kasu honetan protagonista izan diren 200 haurren iritziarekin jasotako proposamenak ere.

Horrez gain, aurreratu dute talde eragilea –denetariko ordezkariez osatua; Ibai Arte elkartea, besteak beste– izango dela ideia, ondorio eta proposamen jario horri forma ematearen arduraduna.

Lehen faseko emaitzak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak