Arrasateko Herrira ekimenekoak ere, asteburuan Zaballako espetxera

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2012ko uztailaren 11

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren gainean atzo, martitzena, egindako ebazpenak Parot doktrina duten beste presoen egoeran aurrekari bat izan daitekela dio Herrira ekimenak, ebazpena euskal jendartearen parte garrantzitsu baten lorpena dela gaineratuz. Arrasateko Herrira ekimeneko kide den Illart Azkarate Arrasate Irratian izan da gaur, ebazpenaren gaineko balorazioa egin eta esku artean dituzten ekimenak azaltzeko. Segidan, elkarrizketa osoa entzungai.

Besteak beste, Uztailaren 13 eta 14a bitartean, preso dauden gaixo larrien eskubideak aldarrikatzeko Zaballako espetxean egingo den kandela gaua gaubelan parte hartzeko gonbitea egin du. Hitzordua, egubakoitzean, Arbolapetan, 19:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak