Gas ihesa konprobatzen, Iturriotz kalean

Ubane Madera 2012ko uztailaren 11

Iturriotz kaleko 11. zenbakian gas usaina sumatu dutela-eta, etxe osoa hustu egin dute, gasaren pasoa moztu eta gasaren teknikaria egoera ikuskatzen dabil une honetan. Zubillagako suhiltzaileak ere izan dira egoera ikuskatzen, Arrasateko udaltzainekin batera. Eta suhiltzaileen arduradunaren esanetan, une honetan, "ez dago arriskurik". 

Besteak beste, gasaren teknikariak ikuskatu behar duena da ze gas motarekin egon den arazoa. Izan ere, bizilagun batzuek gas naturala erabiltzen dute, eta beste batzuek gas butanoa. 

Edozelan ere, momentuko arriskua saihestuta, dagoeneko suhiltzaileak joan egin dira. Herriko udaltzainak dabiltza, beraz, gertaera zaintzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak