Txatxilipurdiren eskutik, Arrasate, Soraluze eta Anoetako 23 gaztek hasi zuten Kosta ala kosta abentura. Ozaetako Ataza auzoan egoitza duten GaraiOn elkarteko lagunekin hasi zen guztia uztailaren 5ean: zirkoa, auzolana, bizikleta txangoa... Degurixako zelaietan bi egun igaro zituzten gero, mendian galduta, eta gaur bertan Gatzagatik Bergarako Elosua auzorako bidea egiten ari dira: "Kostaldea gero eta gertuago dago! Bidean aurkituko dituzten sorpresa eta frogak asko dira oraindik!", diote antolatzaileek. Orain arteko balorazio "ezin hobea" egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.