Azkenaldian oso zikin dator Aramaio ibaia. Ez da lehen aldia isurketa kimiko batek eragindako bitzaren berri ematen duguna baina oraingoan botilak eta beste hainbat zikinkeria ere ikus daiteke. Ez hori bakarrik: orain, erosketendako karro bat ere ikus daiteke gure errekan 'igerian'. Duela hainbat urteko irudia ekarri digu gogora Aramaio ibaiaren oraingo egoerak, Arrasate zeharkatzen duen ibaia Gipuzkoako zikinenetarikoa zenekoa. Garai hartan bazeuden bizilagunak zabor poltsa zuzenean errekara botatzen zutenak; ohitura horiek gainditu genituela uste genuen, baina batzuek errekara zikinkeria botatzen jarraitzen dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.