Valdezkaraitik abiatuta, 15 kilometroko ibilaldia, Besaiderekin

Ubane Madera 2012ko uztailaren 10a

Besaide Mendi Taldeak iragarri du uztailaren 22an, domeka, Valdezkarai-San Lorentzo-Valvanerako monasterioa mendi ibilaldia egingo dutela, 15 kilometrokoa. Parte hartu gura duenak uztailaren 16, 17 eta 18an eman behar du izena, 19:30etik 20:30ak arte, Besaideko bulegoan. 

Valdezkaraiko eski estaziotik abiatuta, San Lorentzorako (2.271 m.) bidea hartuko dute mendizaleek, eta handik Sierra de la Demandan (Errioxa) dagoen Valvanerako monasterioan bukatuko dute txangoa. Hasiera gogorra duen mendi ibilbidea da, aldapa handia duelako. Baina gero, zatirik handiena aldapa behera da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak