Auto istripua Epelen eta emakumezko bat ospitalera

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko uztailaren 10a

Emakumezko bat ospitalera eroan dute, Epeleko biribiletik gertu auto istripua izan ostean. Goizeko 07:35ean gertatu da, Roneoren parean, Arrasateko noranzkoan. Seat Ibiza markako auto gris metalizatu bat galtzadatik atera da eta bazterra jo du. Ondorioz, gidaria, emakumezko bat, zaurituta gertatu da eta Debagoieneko Eskualde ospitalera eroan dute. Herrizaingo sailak ez du zehaztu zaurien larritasuna ez eta autoan gidaria bakarrik zihoan ala ez. Istripuaren ondorioz, ilara luzeak sortu dira errepidean. Bergarako aldean, esaterako, Telleriako biribileraino, hau da, Bergara Hegoaldeko autopista sarrera-irteeraraino heldu dira ilarak. Ertzaintzak trafikoa bideratzen dihardu, eta garabiak autoa errepidetik erretiratu du 08:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak