Urrezko bi domina lortu ditu Maria Jose Gilek, beteranoen Euskadiko Txapelketan

Usoa Agirre 2012ko uztailaren 9a

Durangok jokatu da aste bukaeran beteranoen Euskadiko Txapelketa eta bertan bi urrezko domina lortu ditu Maria Jose Gil arrasatearrak, 70 eta 75 urte arteko kategorian: 800 (3:29) eta 1.500 (6:59) metrotan. Martin Davilak ere urrezko domina lortu zuen 35-40 urteko kategorian, 800 metroko lasterketan (2:14).

Bi astean 5 urrezko domina lortu ditu Maria Jose Gilek: 3 Agilasen jokatutako txapelketan (800m, 1.500m eta 5.000m) eta bi Durangon.

Datorren hitzordua Euskadiko Txapelketa Absolutua izango da Durangon eta bertan parte hartuko dute Arrasateko atletismo taldeko Istar Dapenak, Markel Blancok eta Martin Dávilak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak