Botatako zuhaitzen egurra aprobetxatzeko izenematea

Ubane Madera 2012ko uztailaren 9a

Arrasateko Udalak tarteka botatzen dituen zuhaitzen egurra aprobetxatzeko aukera eman gura die herritarrei. Zerrenda osatuko du interesa dutenekin. Uztailaren 31a baino lehen eman behar da izena, Biztanleen Arreta Zerbituan.

Mantentze lanak direlako, zuhaitzak larregi hazten direlako edo segurtasuna bermatu behar duelako… zuhaitzak moztu egin behar izaten ditu Udalak tarteka. Halakoetan zuhaitzon egurra soberan geratzen da, eta egur hori aprobetxatze aldera, partikularrei hura eskuratzeko aukera eskaini gura die Udalak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak