Torremolinoserako 14 eguneko egonaldia hiru izarreko hotelean egingo dute, pentsio osoan eta aire egokitua duten gelatan. Autobusean joango dira bertara, eta jarlekuak izenematearen ordenaren arabera emango dituzte. Prezioa da 510 euro pertsonako. 250 euro aldez aurretik ordaindu beharko da. Izenematea uztailaren 12an 10:30ean zabalduko dute; uztailaren 30era arte eman daiteke izena, eta gainontzeko egunetan 18:30ean zabalduko dute bulegoa.
Guardia eta Yuso
Errioxarako txangoari dagokionez, berriz, egun batekoa izango da, eta besteak beste, Carrasquedoko ermita, Yusoko monasterioa (San Millan de la Cogolla) eta Guardia bisitatuko dituzte. Izenematea uztailaren 17an 10:30ean zabalduko dute. Autobus txartelak, berriz, txangoaren bezperan, uztailaren 23an hartu beharko dira, 11:00etan. Prezioa da 28 euro. Bi autobus antolatuko dituzte, eta Abaroako bazkideekin betetzen ez badira, Arrasateko gainontzeko erretiratu etxeetakoak ere joan ahalko dira.