Espainiako txapelketako lanak amaitu ostean mundu mailako txapelketan ariko da asteon Maialen Axpe. Finalerako sailkatzea du helburu, baita txapelketa horretan ariko diren lehen mailako gainerako kirolariak ezagutzea ere. Bartzelonan da honezkero Jonathan Perez entrenatzailearekin batera, baina ez da eguen goizera arte lehiatuko. Hiru egunotan entrenamendu saioak egingo ditu gainerako taldekideekin.
Finala helburu
"Sentsazio oso onak ditugu, eta Maialen oso pozik dago", esan du Perezek. "Asteko entrenamenduak oso ondo joan dira, eta denboraldia ere nahi genuen moduan irten da. Ea mundialean zerbait egiteko aukera duen. Gogoz dago Maialen".