Hasita daude aurtengo indusketa lanak Lezetxikin

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko uztailaren 9a

Uztailaren 21era bitartean 20 bat lagunek jardungo dute P mailan indusketa lanak egiten.

Gaur, astelehena, kanpainako zazpigarren lan eguna izango dute Arrasateko Lezetxikin. Martitzenetik 20 bat laguneko taldeak dihardu indusketa lanetan, tartean hiru debagoiendarrek.

Alvaro Arrizabalagak adierazi duenez "kobazuloa hedatzen doa, eta beti egiten dira aurkikuntzak". Konturatu dira baita ere neguan bisitariak izan direla kobazuloan, baina esan dutenez ez dute apurketarik eragin.

Kanpaina hilaren 21era arte luzatuko da, eta P mailan jardungo dute lanean, 160.000 urteak gaindituta. Aurkikuntzen aberastasunak finkatuko du indusketen erritmoa.

Diru murrizketak

7.000-8.000 euroko finantzazioa eskatzen dute indusketa lanok, eta aurrekontua, aurten, 4.500 eurokoa da. Bi urtean aurrekontuaren erdia kendu dietela adierazi dute arduradunek. Aurrera egingo dute aurten, baina litekeena da datorren urtean lana murriztu beharra izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak