Motor klasikoekin gozatzen

Edu Mendibil 2012ko uztailaren 7a

Ikusmin handia piztu dute zapatu eguerdian Seber Altuben batutako motor klasikoek. Mondraueko Dragoiak Scooter Taldieren eskutik, scooter klasikoen bigarren topaketa egin dute gaur. Handik eta hemendik etorritako 25 bat motor batu dira Arrasaten.

Donostia, Gasteiz, Azpeitia, Andoain edo Zaragozatik etorri dira partaideak. Motor dotoreak benetan ekarri dituzte eta bat baino gehiago aho zabalik geratu da haien kolore eta detaile politekin. Primeran zaindutakoak denak, zaleendako altxor bat edo beste tartean. Eguraldia lagun, 40 kilometro inguruko ibilbidea egin dute motorzaleek eguerdi partean. Irteeraren aurretik, ibarreko informazio turistikoa, topaketaren partxe oroigarria, kamiseta bana eta edaria eta ogitartekoa jaso dute motorreroek. Aramaio aldera joan eta gero, Untzilla, Etxaguen eta Zabolara iritsi eta Aretxabaletatik Urkulurako bidea hartu dute. Otala Zelain geldialdia egin zuten tortillak eta edariak konpartitzeko. Topaketari amaiera borobila emateko, Saran bazkaldu dute jarraian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak