Haragia haragiaren kontra, musika gabeko dantzaren magia

Txomin Madina Milikua 2012ko uztailaren 6a

Natxo Monteroren konpainiak Arrasateko Seber Altube plazara eroan duen 'Carne de primi qualitá' dantza ikuskizunak heldu zein txikienen begirada asko erakarri ditu dantza estilo bortitzarekin.

Udazabal ekimenaren aurtengo edizioa hasi da lehen urratsak ematen, eta gaur arratsean Seber Altube plazara hurbildu direnek bertatik bertara ikusi ahal izan dute lehen ikuskizuna: Carni di prima qualitá dantza ikuskizuna, hain zuzen ere.

Natxo Montero dantza taldearena da ikuskizuna, eta bi dira taula gainean dabiltzan dantzariak: Natxo Montero bera eta Patricia Fuentes. Musika bariko ikuskizuna izan da eurena: musikarik ez, baina, erritmoa, nahi adina. Bi dantzariek dantza bortitza erakutsi dute, tarteka borroka, tarteka maitaleen arteko jolasa zirudiena. Gorputza gorputzaren gainean, kontra, azpian, segika, korrika… Bisualki apustu deigarria izan da, gurean ohikoak diren dantza ikuskizunetatik asko urruntzen dena. Eta akaso horregatik beraratik, baina ez dira gutxi izan Seber Sltube plazara ikuskizuna jarraitzera joan diren heldu eta gazteak.

Udazabal 2012

Uztailak 12
22:30 Monterron parkean kontzertua Travellin’ Brothers Big Band taldearekin

Uztailak 13
20:30 Biteri plazan, H,O2TOPOZ kale antzerkia

Uztailak 19
20:30 Jose Letona plazan kontzertua Aupa Quartetekin

Uztailak 20
20:00 Seber Altube plazan Jon Zabalen magia ikuskizuna

Uztailak 24
22:30 Monterronen folklore jaialdia Venezuela eta Arrasateko dantza taldeekin

Uztailak27
20:00 Herriko plazan Xabi Larrearen UP!!! ikuskizuna

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak