Arrasaten ere, gora San Fermin!

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 6a

Iruñean moduan, Arrasaten ere San Fermin jaiak hasi dituzte gaur, uztailak 6. Txatxilipurdi elkartearen eskutik, 300 bat neska-mutiko batu dira Herriko Plazan, 11:00etan. Eta, nola ez, zapi gorria zeramaten soinean, egunak agintze duen moduan. Txupinazoa bota, kantuan egin eta zezenenen aurretik irten dira korrika. 94 urteko Sebastian Astolak, bestalde, kantuan egin die Lesakako Sanferminei.

Herriko Plazan batutako neska-mutikoek bi entzierro egin dituzte, txikienentzako bat eta helduxeagoentzako bestea. Gogotik egin behar izan dute korrika atzetik zituzten bost zezenek harrapatu ez zitzaten eta, ahalegin horretan, izan da lurrean bukatu duenik ere; erorketa batzuk izan dira, baina ezer larririk ez.

Erdiguneko kaleetan barrena halako esprinta jo eta gero, Herriko Plazara bueltatu eta Panplona txorizodun ogitartekoa jan dute, galdutako indarrak berreskuratzeko.

Lesakako Sanferminei kantuan

Urte luzez Arrasaten bizi den Sebastian Astola otxandioarrak, bestalde, Lesakako Sanferminei kantuan egin die, Arrasateko "parlamentutik". 94 urte ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak