Udalari ordainketak egiteko hainbat modu

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 6a

BAZeko diru makina bi urtez martxan izan ostean, zerbitzuz kanpo utzi dute zenbait intzidentzia sortu direlako. Hiru bide daude ordainketak egiteko, egun: BAZen bertan, leihatilan; banketxeetan; eta Internet bidez. 

Duela urtebete ingurura arte aukera zegoen ordainketak zuzenean BAZeko diru makinan egiteko, efektiboan. Makinarekin hainbat intzidentzia izan dira, ordea –zehaztasun falta, ordainketak bikoiztea, segurtasun eza, herritarren hitza eta makinarena bat ez etortzea…– eta, ondorioz, makina zerbitzuz kanpo uztea erabaki zuen Udalak.

Aukera hori kenduta, ordainketak modu erosoan egiteko beste hainbat bide daudela gogora ekarri du:

1. BAZen bertan: lehiatilan. Txartel bidez egiten da; ordainagiria eraman behar da.

2. Banketxeetan: kutxazainetan nahiz leihatiletan. Dirutan egin daiteke ordainketa. Banketxe bakoitzeko ordutegi eta ordaintzeko bideak ezagutzeko, klikatu hemen.

3. Internet bidez:

Instrukzioak jarraituz erraz egin daiteke. Bigarren pausoan ordainagiriko barra kodearen numeroak sartu behar dira. Txartel bidezko ordainketa da.

  • Nork bere bankuaren webgunean.

Erabili daitezkeen txartelak dira: La Caixa, Santander, BBVA, Sabadell (Banco Guipuzcoano), Euskadiko Kutxa, Kutxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak