"Oso pozik" orain arteko atxikimenduarengatik

Ubane Madera 2012ko uztailaren 6a

Eskuorri gehiagoren eta informazioaren eskean "jasotako dei kantitate handiaren aurrean", Arrasate Garbi plataformak gogora ekarri gura du "birziklapenaren eta bosgarren edukiontziaren alde baina atez atekoaren kontra" dauden arrasatearrei uztailaren 15era arteko epea dutela sinadura emateko.

Honako helbidera bidali behar da sinadura: arrasategarbi@gmail.com. Edo modu digitalean http://bit.ly/NbeCHX helbidean sina daiteke. Sinatzeko orririk behar duenarendako telefono zenbakia ere eman dute: 688 88 68 87.  

"Oso pozik"

Iragarri dute kanpaina bukatu ostean "balorazio publiko" bat egingo dutela, baina aurreratu dute "oso pozik" daudela "Arrasateko familixen aldetik lortzen ari garen atxikimenduagatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak