Hilaren 30ean agur betirako Ceciagak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 5a

Otsailean eman zuten itxieraren berri baina orduan ez zuten eguna zehaztu, denda likidazioan jarri baizik. Bada, orain badakigu noiz itxiko dituen ateak betirako Arrasaten instituzio bihurtu den Ceciaga etxeak: uztailaren 30ean izango da. Oraindik ere dendara sartuz gero arropa asko dagoela pentsa daiteke baina Rosarito Ceciagak aurreratu du saltzen ez dena gizarte lanean diharduten erakundeei emango dietela. Eta gero zer? Honakoa esan digu Ceciagak: "Denbora gehiago izango dugu guretako, etapa berri bat izango da gure bizitzetan. Negozioarekin ez dakigu zer pasako den; ikusi behar".

Bezeroenganako esker on hitzak izan ditu beste behin Rosaritok: "Mila esker denoi. Pena handia ematen digu baina nik dagoeneko 71 urte ditut eta adin honekin heldu da erretiratzeko ordua". Bizitzako etapa berriaren gainean ere egin digu berba Ceciagako ugazabak: "Batzar bat dagoela? Ezin joan. Medikuarengana joan behar nintzela? 07:30ean joan behar, goizeko lehen orduan. Denda itxi ostean bestelako lasaitasun batekin biziko naiz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak