Goi Eskola Politeknikoak Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako 122 diploma banatu ditu

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 5a

2010-2011 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako 122 ikasleri banatu dizkie diplomak, horien ahalegina eta meritua aitortzeko. Arrasaten egin zuten ekitaldia atzo, eguaztena, Goi Eskola Politeknikoan.

Industria Ekipamenduen Mantenimenduko 51 ikasleri, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 9ri, Mekanika Proiektuen Garapeneko beste 9ri, Informatika Sistemen Administrazioko 24ri, eta Erregulazio eta Kontrol Sistema Automatikoetako 29ri banatu zizkieten diplomak. Ekitaldi horretan bertan, aurtengo ikasturtean ziklo ondokoa bukatu duten 10 ikasleei ere eman zizkieten diplomak.

Ziklismoa izan zen ekitaldiaren ardatza, arrakasta lortzeko norberaren eta taldearen ahaleginaren ikuspegitik eta bizikletaren garapen teknologikoaren Eneko Zarandonak, Orbeako kalitate-teknikariak, eta Iñaki Lejarretak, Orbea Racing Team-eko txirrindulariak jardun zuten hizlari lanetan. Hala, eurek hartu zuten hitza Gorka Aretxaga Institutu Politeknikoko koordinatzailearen aurkezpenaren ostean, Iñaki Lejarretak honako hitzaldi hau eskainiko die titulatuei: “Norberaren eta taldearen.

Hitzaldiak eginda eta diplomak banatuta, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Vicente Atxak eman zion amaiera ekitaldiari. Ondoren, ziklismoari buruzko erakusketa zabaldu zuten, Orbearen eskutik.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak