13tik 14ra kandela gaua Zaballako espetxe aurrean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 5a

Herrira mugimenduko 14 kide Madrilen izan ziren aurreko asteko egubakoitzean. Espetxe Zuzendaritzaren aurrean, euren buruak boluntario aurkeztu zituzten, gaixotasun larriak dituzten 14 euskal preso politikoengatik aldatzeko; boluntarioen artean dago Josu Beltran de Gebara arrasatearra.

Herrira mugimenduak agerraldia egin zuen atzo, eguaztena, Gasteizen, 14 lagun horiekin batera, eta uztailaren 13ko ilunabarretik 14ko goizera Zaballako espetxe aurrean gaixotasun larriak dituzten 14 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko 14 orduko gaubeila egingo duela iragarri zuen.

Arrasateko taldeak ere bat egin du deialdiarekin: hilaren 13an, 19:00etan, elkartuko dira Arbolapetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak