Badatoz Zaldibarko 24 orduak: uztailaren 14an jokatuko da eta hilaren 12ra arte eman ahalko da izena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 4a

Zaldibarko 24 orduko areto-futbol txapelketa uztailaren 14an jokatuko dute, eta dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute: interesatuek zaldibarko24orduak@gmail.com helbidera mezua bidali edo 637 78 74 41 (Ander) telefonora dei dezakete, uztailaren 12a baino lehen. Ondoren Kutxako kontu korronte batean dirua sartu beharko dute, izen-ematea ofiziala izan dadin. "Txapelketaren gaineko kartelak ipini ditugu. Iaz 16 talde lehiatu ziren. Gure asmoa da kopuru hori berdindu edo handitzea", esan digu antolatzaile taldeko Ander Arizaletak.

Aurten antolatzaileak aldatu egin dira. Zaldibarko futbito txapelketaren antolatzaileek ez dute aurten 24 orduak antolatzeko ardura hartu gura izan eta euren ordez Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek hartu du txapelketa antolatzeko ardura. Egun osoko txapelketa izango da, eta kanporaketa bidez jokatuko da. Ez dituzte adinaren araberako mailak banatuko. Ume, gazte eta helduak elkarrekin lehiatuko dira, guztiak 16 urtetik gorakoak.
Eta, irabazleendako zer? Bada, sariak egongo dira finalistendako. "Afaria egiteko jakiak banatuko ditugu", diote antolatzaileek.

Ander Arizaletari elkarrizketa asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak