Datorren astean botako dute Axerikoa zubia

Ubane Madera 2012ko uztailaren 5a

Zuloa egiten hasita dira Musakolako Axerikoa zubian, baina oraindik ez dute bota. "Zerbitzuak kendu behar ditugu; ura gaur kenduko dugu eta argia eta telefonoa, datorren astean; behin hori eginda hasiko gara zubia botatzen, datorren astean", jakinarazi du obra arduradunak. 

Hark kontatu digu lehergailuak erabili barik, mailua duen makina batekin botako dute Axerikoa zubia. Eta eraikiko duten berriak ez duela arkurik izango, oraingoak moduan. "Zulo hutsa izango da, ura azpitik pasa dadin", kontatu du. 

Bien bitartean, jakina, inguruko pasabideak itxita daude; besteak beste oinezkoena, Arruena parketik pasatzen denaren zati bat. Izan ere, obra perimetroa Musakolako astoraino iristen da.

Eta Musakolatik Arrasaterako sarrera ere moztuta dago, datozen sei hilabeteotarako.

Hala ere, oraindik bat edo beste ez da konbentzitu hala denik, eta mozketa iragartzen duen seinaleraino sartu ostean buelta ematen dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak