Dantza, magia, musika, zinema... uda bete-betea, Arrasaten

Ubane Madera 2012ko uzt. 4a, 11:10

Egubakoitzean hasi eta uztailaren 27ra arte gustu, adin eta pertsona guztiendako ekitaldi-egitarau zabala prestatu du Udalak, Udazabal ekimenaren barruan. Dantza, musika, zirkoa, antzerkia eta magia izango dira, justu. Aire libreko zinema-emanaldiak ere oraingo egubakoitzean hasiko dira. Ekimenak irailean ere izango du jarraipena. 

 

Natxo Montero Dantza Konpainia izango da aurtengo Udazabal ekimenaren teloia altxatuko duena. Seber Altuben Carni di primaqualitá izeneko ikuskizuna egingo du egubakoitzean (20:00). "Bizitzan denoi gertatu ohi zaizkigun une eta egoerei buruz dihardu, nahi ditugunak eta nahi ez ditugunak, denak". Hala aurkeztu dute ikuskizun hori.

Aire libreko zinema emanaldiari dagokionez, berriz, Gianni y sus mujeres da egubakoitzean emango duten filma, Monterron parkean 22:30ean. 90 minutuko iraupena dauka, eta adin guztietako ikusleei zuzendutakoa da.

Ekitaldi sorta osoa

Behin abiarazita, astero bi ekitaldi izango dira. Segidan egutegia eta ekitaldi sorta:

  • Uztailak 12: Travellin' Brothers Big Band (Euskal Herria); 22:30ean, Monterronen. 2003an eratutako blues taldea da, Leioakoa.
  • Uztailak 13: H,O2TOPOZ kale antzerkia; 20:30ean, Biteri plazan. Gurpildun aulkia erabilita kale ikuskizuna egiten du Iñaki Matak (Euskal Herria). 
  • Uztailak 19: Aupa Quartet (Euskal Herria-Kuba); 20:30ean, Jose Letona plazan. Munduan zeharreko bidaia musikala sortzen dute: erritmo kubatarrak, edonon ezagunak diren abestien bertsioak, melodia folklorikoak…
  • Uztailak 20: Jon Zabalen magia ikuskizuna: 20:00etan, Seber Altube plazan. "Ilusionismo mentaleko ikuskizun komiko bat" da. Magoak "ikus-entzuleen pentsamenduak manipulatzen ditu". 

  • Uztailak 24: Folklore jaialdia, 22:30ean, Monterronen. Compañía Nacional Danzas GUanaguanare (Venezuela) eta Lore Gazteak (Arrasate) taldeen arteko dantza ikuskizuna. 
  • Uztailak 27: Up zirku ikuskizuna, 20:00etan, Herriko plazan. Xabi Larreak zirku ikuskizuna egiten du, "umorea eta objektuen antzerkia funtsezko hizkera moduan" erabilita.

  • Irailak 2: La Mosquitera (Katalunia) taldearen Karroart ikuskizuna, 12:00etatik 14:00ak arte eta 18:00etatik 21:00ak arte, orduro hiru pase, Seber Altuben. "Hogei minutuz esparru berezi batez gozatzen du ikusleak", itzal antzerkira hurbiltzen den ikuskizun batekin.

  • Irailak 7: Chongqing zirkoa (Txina), 20:00etan, Herriko plazan. Akrobazia, magia, arte martzial eta zirkuko zortzi konpainien ikuskizuna batzen dituzte txinatarrek. 

 

Aire libreko zinema emanaldiak:

 

  • Uztailak 13: Super 8, 7 urtetik gorakoendako. 114'
  • Uztailak 20, Un lugar para soñar, guztiondako. 124'
  • Uztailak 27, Urte berri on, Amona!!, 7 urtetik gorakoendako. 105'
  • Abuztuak 3, Intocable, 7 urtetik gorakoendako. 115'
  • Abuztuak 10, Cowboys & Aliens, 12 urtetik gorakoendako. 118'
  • Abuztuak 17, Capitán América, 7 urtetik gorakoendako. 126'
  • Abuztuak 24, Aita zonbia naiz, 7 urtetik gorakoendako. 80'
  • Abuztuak 31, Un feliz acontecimiento, 12 urtetik gorakoendako. 111'
  • Irailak 7, El Cazarecompensas, 7 urtetik gorakoendako. 91'
  • Irailak 14, La edad de hielo 4, guztiondako. 89'.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak