Jose Letonaren 25. urteurrena gaur, uztailaren 4a

Ubane Madera 2012ko uztailaren 4a

"Uztailaren 4 zen, 1988an. Euria goitik behera. Aurrerantzean Joxe Letona Plaza deituko zenera dozena pare bat lagun bildu ginen. Eta Arrasatear historia egilearen izena daraman plaka Joxeren alabak estalgabetu ondoren hitz batzuk esan behar izan nituen, Joxeren sendiak hala eskatuta". Hala du gogoan Josemari Velez de Mendizabalek Letona hil eta urtebetera haren izeneko plaza inauguratu zuteneko eguna.   

Garibay, Barrutia, Madinabeitia, Altube, Zaitegi...moduko kultura-pertsonaiekin parekatzen du Jose Letona Velezek. Eta haren biografian gogora ekartzen du Arrasateko historiari buruzko datu-emaile nekaezina izan zela; zenbait libururen egilea, Arrasateko kronista punterengoa eta arkeologia, historiaurrea, etnografia, espeleologia, botanika eta izadia ere izan zituela helburu; eta euskarari ere ukituren bat edo beste egin ziola, batez ere toponimiari dagokionez.

Artikulu osoa irakurtzeko, klikatu hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak