Uribarri-Erguingo alkatetzak auzotarren beharra du jaiak antolatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 3a

Uribarri-Erguingo auzo alkatetzak auzotarren kolaborazioa behar du aurtengo jaiak antolatzeko. Dirua da behar nagusia: "Gehiegi al da etxebizitzako euro bat eskatzea?", galdetu dute. Helburua argia da: "Guztiontzat erakargarria izango den festa egitaraua egitea". Ahalik eta bizilagun gehienen parte hartzea behar dute, gazteenetik eta helduenera arte: "Jende guztiaren kolaborazioa eta inplikazioa eskatzen dizuegu". Dirua ez ezik, ideia berriak ere eskatu dituzte, Uribarri-Erguingoa auzotar guztiei zabalik dagoen alkatetza da-eta. Uztailean programa amaituta eta inprentan egotea espero dute. Diru ekarpena egiteko kontua honakoa da: 21010123940010955185 (Kutxa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak