Gipuzkoa etorbideko biribilgunearen zati bat itxita

Ubane Madera 2012ko uztailaren 3a

Itxi dute Obenerreka eta Gipuzkoa etorbideko bidegurutzeko biribilgunearen zati bat. Horrek ibilgailu astunengan eragina izango du (autobusak, kamioiak…), Gelma-Zabalguneatik datozenek ezin izango dutelako Obenerrekarako edo Maalarako noranzkoa hartu. Hori egiteko Kabiako biribilgunera jo beharko dute. Gainontzeko ibilgailuengan ez du eraginik izango.

Egubakoitzera arteko baimena du Naturgasek biribilgune horretan katak egiteko. Katok egin ahal izateko, biribilgunea estutu egin behar dute eta horrek eragingo ditu zirkulazioan aipatutako aldaketak, ibilgailu astunei dagokienean.

Era berean, kontuan hartu beharko da litekeena dela biribilgunea estutzeak zirkulazio orokorraren moteltzea ere ekar lezakeela.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak