Kaleak umeenak dira

Ubane Madera 2012ko uztailaren 2a

Gaurtik uztailaren 20ra arte ume ugari ikusiko ditugu Arrasateko kaleetan jolasean, Txatxilipurdiren udaleku irekietan: 256, hain justu ere. Taldeka eta adinka banatuta, marraztu, ur-jolasak, pilota-jolasak, Arrasate ezagutzekoak… egingo dituzte. Besteak beste, egubakoitzean San Fermin Txiki ospatuko dute. 11:00ak inguruan zezentxo eta guzti, entzierroa egingo dute erdigunean. 

Txapel urdina jantzi, begiraleen esanei kasu egin eta nahi adina jolastu. Horixe izango da datozen egunotan etxeko txikitxoenen lana. Gustura asko aurkitu ditugu zeregin horretan gaur goizean, taldeka eta guneka banatuta herriko hainbat puntutan.

 

Azken batean, udalekuon helburu nagusiak dira, "txikienekin emozio-lanketa batez ere, eta nagusiekin parte-hartzea bultzatu". Horrekin batera, "euskararen helburu beti hor dago eta kalean umeen presentzia normalizatu" gura dute eta azken hori bultzatze aldera, kalean egin gura dituzte ekimen gehienak. Horrez guztiaz gainera, neska-mutikoen arteko harremanak bultzatu gura ditu Txatxilipurdi elkarteak, "eskola-ikastolako taldeak apurtuaz, ikusi dezaten beste ume batzuk ere badaudela".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak