Kalez kale, jolas eta jolas, eguaztenetik

Ubane Madera 2012ko uztailaren 2a

Etzi, eguaztena, 2-10 urte bitarteko neska-mutikoendako udalekuak hasiko dira Arrasaten: Bilin-Bolonka (2-3 urte); Beibilekuak (3-6 urte) eta Bihurrikeixatan (6-10 urte). Txatxilipurdik iragarri du zaintza zerbitzua ere izango dela. 

Uztailaren 4an hasi eta 22ra arteko entretenimendua izango dute etxeko txikiek Arrasaten Txatxilipurdiri esker. 10:00etan edo 10:15ean hasi eta eguerdira arte txikitxoenek, eta 6-10 urte bitartekoek aukeran, goizez bakarrik edo goiz eta arratsaldez, 18:30ak arte. Musakolan, San Andresen eta erdigunean ibiliko dira umeekin. 

Udaleku itxiak ere bai

Bestalde, udaleku itxiei dagokienez, atzo, uztailaren 1a abiarazi zuten Orioko udalekuan lehen txanda, uztailaren 11ra arte. Bihar, berriz, Zeraingo (Goierri) aterpetxeko udalekuen lehen txandakoak abiatuko dira 9 eguneko oporraldira.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak