Big Band-ak kontzertu arrakastatsua eman zuen Monterronen

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko ekainaren 30a

Arrasate Musikal Big Band taldekoek egubakoitz gauean Monterronen eskaini zuten ikasturte amaierako kontzertua. Hasiera Sorta the blues abestiarekin eman zioten, eta hortik aurrera, funky, jazz, blues eta latin doinuen dozena bat abesti inguru jo zituzten. Ordu eta laurden inguruko emanaldia motz gelditu zitzaien taula gainean zeuden 23 musikariei eta baita Monterronera emanaldiaz gozatzera joandako herritarrei ere.

Kontzertu berezia izan zen gainera, izan ere, Amaia Arriaranek abesteaz gain, Alaine Olaberria eta Ebert Santxezek ere izan zuten taldekideek jotako musikarekin kantuan egiteko aukera.

Pozik egindakoarekin

Aitor Monedero taldekideak esan zigun gustura gelditu zirela egindako lanarekin: "Kontzertua oso ondo joan da; errepertorio konplikatua geneukan, baina ondo joan da. Gainera, publikoak ere oso ondo erantzun du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak