Ortega Lararen zuloan

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko ekainaren 30a

Uztailaren 1ean betetzen dira dira 15 urte Guardia Zibilak Ortega Lara liberatu zuela. Arrasateko fabrika bateko zulo batetik atera zuten, bertan bahituta 532 egun egon ostean. Ortega Lara espetxeetako funtzionarioa zen, burgostarra, ETAk bahitu zuena. Mondragoeko Jalgi CB izeneko lantegi batean eduki zuten bahituta lau debagooiendarrek. Goio Arana izan zen zuloan. "Itogarria" zela dio.

Ortega Lara atxilotuta edukitzeko akusaziopean atxilotu, eta ondoren epaitu, egin zituzten Josu Uribetxeberria, Jose Miguel Gaztelu, Luis Erostegi eta Jabier Ugarte, Arrasate, Bergara, Oñati eta Antzuolakoak. Goio Arana, gaur egun MUko irakasle denak, garai hartan Arrasate Press aldizkarian lanean ziharduen. Eta Ortega Lara bahituta eduki zuten zuloan sartzeko eta argazkiak ateratzeko aukera izan zuen.

Bere twitterrean eman du horren berri eta orduko argazki bat eskegi du, zulora jaisten dela.

Zuloa "itogarria" zela gogortzen du Goio Aranak. Hala dio. 

('La Vanguardia' egunkariak, Ortega Lara libre utzi eta biharamunean egindako infografia).

Guardia zibilek Ortega Lara liberatu zuten egun berean, ETAk Cosme Delclaux ere libre utzi zuen Elorrion. Industrial bizkaitarra bahituta eduki zuen ETAk 232 egunez. Orduko egunkariek diote industrial bizkaitarrak 1.000 milioi pezeta ordaindu zizkiola ETAri, libre uzatearren. 

(Biharamuneko 'Egin' eta 'El Mundo' egunkarien azalak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak