Hileta zibilak gune publikoetan egiteko 'borondatezko hizlarien' bila dabil Udala

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 29a

Hileta zibilak gune publikoetan egiteko 'borondatezko hizlariak' figuraren zerrenda osatzeko aukera eman du Udalak. Horretarako deialdi irekia egin du uztailaren 1etik 31era arte. Zerrendarik osatu ezean, Udalak zerbitzua emango du udal korporatiboen bidez. Eta noski, interesatuek eskaeretan azaldu beharko dute hizlaririk behar duten edo ez eta beraz, borondatezko hizlariek parte hartuko lukete familiak horrela eskatutako kasuetan soilik. Azkenik, Udalak jakinarazi du ardura borondatezkoa dela, hots, hizlariak ez duela kontraprestaziorik edo lan erlaziorik lortuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak