Naturgas enpresak Gipuzkoa Etorbidea eta Santa Marina kalea lotzen dituen biribilgunean bertan egingo ditu katok. Eta, lanok egin bitartean ibilgailu handiek ezingo dute norabidez aldatzeko biribilgune hori erabili, eta Musakolara bidean dagoen hurrengo biribilgunea erabili beharko dute horretarako, Oñati eta Osinaga kaleak batzen dituen biribilgunea, hain zuzen.
Espaloi zati bat autoendako
Hala, gainontzeko ibilgailuek biribilgunea erabili ahal izateko, autoak espaloietako batera igo ahal izango dira –itxita egongo da oinezkoendako–, eta horretarako espaloiko arekan hormigoia botako dute. Aldaketa guztiak ondo seinalizatuta egongo dira.