Azken ordua, 11:10: Libre dago errepidea. Motozalea Debagoieneko ospitalera eraman dute.
10:10 inguruan gertatu da istripua, Honda markako moto batek erorikoa izan eta min hartu du motozaleak. Momentu honetan zirkulazioa tarteka bideratzen dabil Ertzaintza. Izan ere, anbulantzia zein garabia istripua gertatu den puntuan dira. Hala ere, Herrizaingo Sailaren arabera, hasiera batean behintzat, badirudi motozaleak ez duela zauri larririk, "min hartu du, baina konsziente dago", adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.