Arrasateko Zahar-Berriko berbalagunen ikasturte amaierako afaria, primerakoa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ekainaren 28a

San Juan jaien bueltan Arrasateko berba lagunek ikasturte amaierako afaria egin zuten Txondorra jatetxean. Zahar-Berriko kideei eta ingurukoei elkar ezagutzeko aukera ematea da ekintza horren helburu nagusia eta ikasturteari amaiera emateko euskaldun zaharrei esker ona adierazteko ere aprobetxatu zuten, euren borondateagatik eta eskainitako denboragatik: "Eta nola ez, denei ere zorionak, astero-astero euskara praktikatzeko egiten duzuen ahalegin izugarriagatik", adierazi dute. Ondoren, afaldu ostean Portaloiko taldeak antolatutako kantu saiora gerturatu ziren: "Bertan, denok pozik kantatzen aritu ginen, jaia amaitu zen arte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak