Atzo, eguaztena, arratsalde partean itxi zuten Musakolako sarrera-irteera, Axerikoa zubiko obrak egiteko. Itxierak ezustean harrapatu zituen, ordea, gidari asko eta asko, eta makina bat ikusi genuen buelta hartzen errepidea mozteko jarritako hesira ailegatuta. Egoera berri horretan gunerik korapilatsuena Osinako bidegurutzea izango zela aurreikusten zen eta hala izan zen; dezenteko anabasa sortu zen puntu horretan. Gaur goizean ere bat baino gehiagok jo dute Musakolako sarrera-irteerara, itxita dagoela ahaztuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.