Suhiltzaileak berehala hasi dira habea kentzen, baina horretan zebiltzala, beste txinparta elektriko bat izan da. Eta erabaki dute argindarra etetea. Behin hori egin ostean, habea bota eta argindar kableak arriskutik kanpo utzi dituzte. Era berean, arriskutsu geratu diren harri-morroiloak lurrera bota dituzte, kolpeka.
Despliege ikusgarria
Suhiltzaileen bi kamioi, udaltzainak, Arrasateko alkatea eta bestelako udal ordezkari batzuk batu dira gertaeraren bueltan. Eta ikusmin handia eragin dute Herriko plazan jai-giroan zebiltzanen artean. Etxea erretzen zebilela ere entzun izan da herritarren artean.
Iberdrolaren esku
Baina halakoetan sarri gertatzen den moduan, eta zorionez, ikusmina arriskua baino handiagoa izan da. Hori bai, oraindik inguruko etxeak argindar barik daude, harik eta Iberdrolak guztia ikuskatu eta konpondu arte.