Umeen egunean, gazte eta helduak ere bapo

Goiatz Arana Begiristain 2012ko eka. 25a, 18:56

Ekainaren 25a, ume eta gaztetxoen eguna da gaur, eta primeran pasa dute, Eguzki Laru lagun dutela. Eguerdiko hamabitan Biteri plazan batu dira neska-mutiko denak eta dei egin diote Eguzki Laruri, euren artera etorri dadin. Txikienen oihartzunari zintzo erantzunez, berehala batu zaie eguneko protagonista nagusia.

'Zeuk iñ zeuk jan': ARGAZKI GALERIA

Eguzki Laru: ARGAZKI GALERIA

Jaien laburpena: BIDEOA

Pozik ibili da Eguzki Laru, sekulako harrera egin diotelako eta haur askok atera dutelako argazkia berekin. Elkarrekin ibili dira jolasean, Biteri plazan (puzgarriak, eskulanak, karaokea, ohe elastikoak...) eta Zaldibarren (tatuajeak egiteko tailerra, triziklo zirkuitua, ur jolasak…).

Eta handik Jokin Zaitegirako bidea hartu dute Eguzki Laruk eta gaztetxo askok; izan ere, ordu horretarako, zain zuten apar festa. Gozatu ederra hartu dute han ere.

'Zeuk iñ zeuk jan'

Eta ordu inguru horretarako, handik oso hurbil dagoen Maisu Arano plaza jangela itxura hartuta zegoen. Izan ere, Zeuk iñ zeuk jan herri bazkaria egin dute bertan, eta sekulako arrakasta izan du, 300 lagun inguru elkartu baitira. Gazte koadrilak, seme-alabadun bikoteak… askotariko jendea batu da eta denetarikoak ikusi ditugu mahaietan ere: paella erraldoia edo patata tortilla, tartean.

Behin tripa beteta, karaokearen txanda heldu da eta, hasi bederen, hanka onarekin hasi da hori ere: Hertzainak eta Gozategi taldeen kantuak abestuz abiarazi dute saioa eta, seguru, etorri direla gehiago ere ondoren. Arbolen itzalpean babesa hartuta, bazkal ondorena lasai igarotzeko moduan geratu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak